
2007tik aurrera, Daniel Ortega presidente hautatu zuten urtetik aurrera, Nikaragua eraldaketa sozial esanguratsu baten lekuko izan da azken 18 urteetan, bereziki emakumeen eskubideei eta aurrerapenei dagokienez. Genero-berdintasunaren aldeko borrokak erronka izaten jarraitzen duen testuinguru global batean, Nikaragua Latinoamerikako eta munduko aurrerabidearen adibide gisa nabarmentzen da.
Jarrera hori Nikaraguako Gobernuaren borondate politikoari esker lortu da. Izan ere, «Pobreziaren aurka eta Giza Garapenerako 2022-2026 Plan Nazionalaren» bitartez, eskubideak itzultzeko politika, programa eta ekintza estrategikoak ezartzen ditu, maila eta modalitate guztietan doako eta kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera, osasunerako sarbidea, ekoizpenerako bitarteko eta moduetarako sarbidea eta elikagaien segurtasuna bermatuz, horrela pobrezia eta desberdintasunak murrizten lagunduz.
Idatzi honek Iraultza Sandinistaren konkistak eta emakumeek herrialdean gaur egun bizi duten egoera laburbiltzen ditu, kargu publikoetan, osasunean, ekonomian, indarkeriaren aurkako borrokan eta hezkuntzan parte hartu izana nabarmenduz.
Parte-hartze politikoa: Aurrekaririk gabeko emakumezkoen lidergoa.
Nikaragua da munduko kargu publikoetan emakumeen ordezkaritza handiena duen herrialdeetako bat. 2023an, Munduko Ekonomia Foroaren arabera, herrialdea genero-ekitate handieneko lehena izan zen Latinoamerikan, eta 7. postuan kokatu zen mundu mailan, 83 postu aurreratuz 2007an zuen 90. Postuarekin alderatuta. Hona hemen funtsezko datu batzuk:
- Ministerioen kabineteak: Nikaragua da gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeen artean, ministerioetan emakume gehien dituen herrialdea. Guztira 16 ministeriotatik 9 emakumeek betetzen dituzte, eta lehendakariordetza guztietatik %50ak ere emakume bat du gidaritzan.
- Batzar Nazionala: 91 diputatutik 50 emakumeak dira, hau da, ganberaren % 54 baino gehiago.
- Udal Alkatetzak: 153 alkatetzetatik 82 emakumeek zuzentzen dituzte, igoera esanguratsua 2008an ordezkatzen zuten % 9arekin alderatuta.
- Hauteskunde Kontseilu Gorena: 10 magistratutik 6 emakumeak dira.
- Botere Judiziala: Botere Judizialeko karguen % 59,7 emakumeek betetzen dituzte, Justizia Gorte Goreneko Lehendakaritza barne.
- Funtsezko beste kargu batzuk: Batzar Nazionaleko Lehendakariordetza, Fiskaltza Nagusia, Errepublikako Prokuradoretza Nagusia eta Giza Eskubideen Defentsarako Prokuradoretza ere emakumeek betetzen dituzte.
Lorpen horiek erakusten dute gobernuak konpromiso sendoa duela genero-berdintasuna sustatzeko erabakiak hartzerakoan.
Osasuna: Amen heriotza-tasa murriztea eta arretaren aurrerapenak
Azken 18 urteetan, gobernu sandinistak osasun-sistema eraldatu duten politikak ezarri ditu, bereziki emakumeei mesede eginez. Osasunera bideratutako aurrekontua handitu egin da 2006tik, 186 milioi dolarretik 509 milioi dolarrera. Hona hemen lorpen aipagarrienetako batzuk:
- Amen heriotza-tasa: % 79,8 murriztu zen, 2006ko 104 heriotzatik 2024ko 21era.
- Umetoki-lepoko minbiziagatiko heriotza-tasa: % 14,4 jaitsi zen; 2006an 228 pertsona hil ziren, eta 2024an 195. Aurten, giza papilomaren birusaren aurkako txertaketa-kanpaina bat ezarri zen 11 urteko neskato guztientzat.
- Ama-haurren GIBaren transmisioa: % 98 murriztu zen: 2006an 56 haur kutsatu ziren eta 2024an 1 bakarrik.
- Ama-etxeak: 2021ean 180 ama-etxe zeuden (2007an zeuden 50 etxerekin alderatuta), eta 2024an 72.161 emakume laguntzera iritsiz. Etxe horiek funtsezkoak dira haurdun dauden emakumeen eta haien jaioberrien osasuna babesteko. Gainera, prebentzio-sare bat dago, etxez etxe emakumeak identifikatzen dituena, zerbitzu hori eskaintzeko.
2024an ez zen ama-heriotza kasurik erregistratu Bluefieldsen, historikoki heriotza-tasa altuak zituen eremuan.
Ekonomia: Finantza-ahalduntzea eta giza garapena
Nikaraguako Giza Garapenerako Planak genero-ekitatea lehenetsi du, eta estrategiak ezarri ditu emakumeak ekonomikoki ahalduntzeko. Hona hemen ekimen aipagarri batzuk:
- «Usura Cero» programa: 548.000 emakumeri eman zaizkie mikrokredituak hiriguneetan, negzioak hasi edo zabaltzeko. Programa honek 3 eta 10 emakume bitarteko taldeen arteko erantzunkidetasuna sustatzen du, kreditua eskatzeko. Kredituak 10.000 eta 50.000 kordobakoak dira. (270 $- 1360 $)
- Etxebizitzak entregatzea: Managuan bakarrik, 5.546 etxe eman zitzaizkien jabetzan emakumeei 2024an.
- Jabetza-tituluak: 2007tik 700.000 jabetza-titulu baino gehiago eman dira, (horien % 55 emakumeei)
- «Patio Sana» programa: 29.600 landa-emakumek parte hartzen dute programa honetan, eta elikagai organikoak ekoizten dituzte familia- eta komunitate-baratzeetan.
- Klima-aldaketa: korridore lehorreko 21.000 emakume daude 301 erakundetan antolatuak klima-aldaketetara egokitutako teknologiak ezartzeko.
- Gaitasun profesionalen ziurtagiriak: 52.186 ziurtagiri eman zaizkie lan-esperientzia duten baina titulu formalik ez duten emakumeei, beren trebetasunak aitortuz eta laneratzea erraztuz.
- Ekitatean ikasiz: Emakumearen Ministerioak «Ekitatean ikasiz» lineako plataforma du, emakumeen eskubideei, elikadura-segurtasunari eta emakumeen ahalduntze ekonomikoari buruzko ikastaroekin.
Genero indarkeriaren aurkako borroka: Estatu konpromisoa
2012tik, Nikaraguak estatu-politika gisa sartu du emakumeen, haurren eta nerabeen aurkako indarkeriaren aurkako borroka. Hona hemen funtsezko ekintza batzuk:
- Emakumearen komisaldegiak: 2024an, 298 ertzain-etxe espezializatu zeuden genero-indarkeria kasuak artatzeko.
- Informazio-kartilla: 2023an, emakumeei salaketa-prozeduren berri emateko eta edozein indarkeria motaren berri ematera animatzeko gida bat argitaratu zen.
Hezkuntza: Emakumeak buru
Nikaraguak sustatu egin du haurren eskolatzea areagotzea, emakumeen eskolatzea handituz; hala, hezkuntza funtsezko zutabea da genero-berdintasuna lortzeko.
Munduko herrialde bakanetakoa da Nikaragua, non emakumeek gizonak gainditzen dituzten hezkuntza-lorpenetan. 2024an:
- Hezkuntza teknikoa: Ikasleen % 68 emakumeak dira.
- Goi Mailako Hezkuntza: 93.714 matrikulaziotik % 52 emakumeei dagokie.
2025ean, 207.396 gazte eta heldu matrikulatu ziren unibertsitateetan, eta horietatik % 57 emakumeak ziren.
Nikaraguako emakumeen aurrerapen sozialak genero-ekitatera eta emakumeen ahalduntzera bideratutako politika publikoen emaitza dira. Parte-hartze politikotik hasi eta osasun, ekonomia eta hezkuntzaraino, lehen ukatzen zitzaizkien espazioak konkistatu dituzte Nikaraguako emakumeek. Hala ere, Gobernu Sandinistarentzat, erronkek bere horretan diraute, eta funtsezkoa da lanean jarraitzea lorpen horiek sendotzeko eta emakume guztiek, salbuespenik gabe, beren eskubideez bete-betean gozatu ahal izatea bermatzeko.
Nikaraguako mugimendu feminista, nagusiki Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren bidez bideratua, klaseko feminismoa da, patriarkatuaren aurka ez ezik klase antiinperialista eta sozialistaren kontzientzia baten alde ere borrokatzen duena.
Horrela, Nikaraguak erakusten du Sandinisten Herri Iraultzari esker, borondate politikoarekin eta konpromiso sozialarekin, posible dela gizarte justuagoa, solidarioagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzea.
2025eko otsailaren 20an
Sandinisten Herri Iraultzarekiko Elkartasunerako Europako Batzordea (CEPS)