Abuztuaren 9an, Herria Elkartea eta SANDINISTAK ekimenak, Nikaraguan burutzen ari diren gertakariak azaltzeko hitzaldi bat antolatu zuten.
Azken unean, Tamara Cuellar burkideak, hizlari lana zuena, arazo larrien ondorioz ezin izan zuen parte hartu eta beraz, azken orduko aldaketak egin behar izan genituen.
Gela lepo geratu zen, 50 pertsona baino gehiago gerturatu baitziren, Nikaraguako gertakarien egia ezagutu nahiean. 2016. urtean konstituzionalki hautatua izan zen Gobernuaren kontrako Estatu Kolpe saiaketaren baitan bizi izan den egoera azaldu egin zen. Guzti honek, Nikaraguak gertakari tamalgarriak bizi izatera eraman du, eskuin golpistak zuzenduriko anai-arreben arteko borroka probokatzea helburu izanik, beti ere, Estatu Batuetako eskuinik faxistenak finantzaturik.
Gainera kolpistek eragindako hilketak agerian jarri eta salatzen zituen bideo labur bat helarazi zen, honen helburua, biktimen justizia eta erreparazioa, zein guztiontzako Giza Eskubideak eta Bakea eskatzea zelarik.
Hitzaldian zehar, lan handia atzetik duten burkide internazionalistek parte hartu zuten, zeintzuk Herri Iraultza Sandinistaren aldeko borrokan ibilian diren, baita Euskal Herrian bizi diren burkide Sandinistak ere.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara gerturatu zineten guztioi. Azkenik, ekitaldia amaitu zen modu berean, hauxe oihukatzen jarraituko dugu:
BAKE DUIN BATEN ALDE!
ABERRI ASKEA ALA HIL!
GORA NIKARAGUA ASKE TA SANDINISTA!
Fuente: https://www.sandinistak.org/2018/08/11/abuztuaren-9an-donostian-egindako-hitzaldiaren-kronika/